Prestazio ekonomikoei buruzko hitzaldia egingo dute
Oinarrizko beharrei erantzuteko prestazio ekonomikoak azalduko ditu Erletxek Larreaundi-Olaberriako auzo elkartean bihar, 18:00etan.
Bazenekien oinarrizko beharrak asetzeko prestazio ekonomikoak eska ditzakezula? galdera egiten dute askok, maiz. Hori dela eta, Erletxea kolektiboak galdera horri erantzuna emateko, prestazio ekonomikoei buruzko hitzaldia antolatuko dute bihar, hilaren 22an, 18:00etan. Hitzordua Larreaundi-Olaberriako auzo elkartean izango da, eta auzotarrek bertaratzeko dei egiten diete hiritar guztiei “informazio faltagatik beren eskubiderik gabe gera ez daitezen”.
Gaiaren inguruan zalantza ugari daude argitu gabe, eta prestazio horiek eskatzeko moduari buruzko zalantzak argituko dituzte. Erletxeak hamarkada baino gehiago darama gizarte-laguntza eta prestazioei buruzko informazioa helarazten. Urteotan hitzordua egin izan dute Larreaundiko auzo elkartean astelehenero, 12:00etatik 13:00etara.

