Toti Martinez de Lezea Irungo Emakumeen Etxean izango da
Ostiral honetan, hilaren 16an, eleberri historikoen idazleak hitzaldi bat egingo du, 18:30ean. Sarrera doakoa izango da.
Berdintasun Zerbitzuak eta Emakumeen Etxea elkarteak Elkarrizketa feministak programa antolatzen dute, eta ostiral honetan saio berria izango da Emakumeen Etxean. Programa foro honek hilabetean behin hausnarketa saio bat antolatzen du, eta urtarrileko protagonista Toti Martinez de Lezea izango da. Jarduera hauen helburua emakumeengan eragina duten askotariko errealitateak berriak ezagutaratzea da. Saioa 18:30ean izango da, eta sarrera doakoa izango da eserleku guztiak bete arte.
Eleberri historikoen idazle honek feminismoarekin lotutako hainbat gai jorratuko ditu. Hain zuzen, bere liburu batzuei buruz hitz egingo du, feminismoarekin duten lotura aztertuko du, baita gaur egungo emakumeek lietraturan duten protagonismoari buruz ere. Bestalde, literaturan izandako esperientziak partekatuko ditu: aukerak, erronkak, zailtasunak, anekdotak… Hitzaldia bukatzerakoan bertaratutakoek idazleari galderak egiteko tartea izango dute.

