Irungo 87 dendak bat egin dute euskararen alde
Euskara sustatzeko eta ikusarazteko 'Euskaraz barra-barra' programa abiarazi du dendetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan.
Gaur goizean egin dute 'Euskaraz barra-barra' programaren aurkezpena.Irungo Udala Euskara Zerbitzuak euskararen presentzia handitzeko ahaleginak egin ditu. Udalak Euskaraz barra-barra programaren bitartez, dendetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan euskara sustatzeko eta ikusarazteko egitasmoa abiarazi du. Iazko azaroa eta abendua bitarte 175 establezimendutan datuak bildu dituzte, eta horietatik 87k baldintzak bete dituzte eta baietz esan dute. Kanpaina honen balorazioa ona izan da, eta bezero euskaldunen gogobetetasuna hobetuko duela.
Egitasmoan parte hartzeko hainbat baldintza bete behar izan dituzte dendek. Euskaraz ulertzen duen langile bat egon behar da dendan, gutxienez. Bezeroek dendak parte hartu duela jakin dezan, erraz ikusi eta identifikatzeko marka jarri beharko dute leku ikusgarri batean. Honekin, hainbat zerbitzu eta laguntza eskainiko dizkie dendei Udalak.
Errotulazioa euskaraz egoteko dirulaguntzak, doako itzulpen-zerbitzua bezeroentzako kartelak eta euskarriak gaztelaniatik euskarara itzultzeko, merkataritza eta ostalaritza arloetako hiztegi espezifikoak, merkatari eta ostalarientzat eta aholkularitza linguistikoko zerbitzua pertsonalizatua izateko aukera izango dute.
Josu Iguiñiz, Euskarako ordezkaria, pozik dago programak izan duen bultzadagatik, ezinbestekoa baita merkatariek zein ostalariek bezeroen artean duten harremana sendotzeko. “Hiritar euskaldun askori zalantzak suertatzen zaizkie euskara erabiltzea erabakitzeko orduan; hortaz, dinamikak aldatu eta euskararen erabilera bultzatu nahi dugu harreman horietan”.
Datozen hilabeteetan zehar, proiektuan parte hartuko duten denda eta ostalaritza establezimenduei jarraipena egingo zaie. Proiektuaren lehenengo balorazioa elkarrekin egiteko.

