Juan Cobos Sanchez 'Irungo aitona' hil da
110 urte zituen, jaiotzez Extremadurakoa zen arren Irunen bizi izan da urte luzez, eta Euskadiko gizon adinduena zen.
110. urtebetetzean San Juan Harriaren oroigarria jaso zuen.Irungo Udala Juan Cobos Sanchez Irungo aitona hil da. 110 urte zituen, eta jaiotzez Extremadurakoa den arren, Irunen bizi izan da urte luzez. 70 urte eman ditu hirian, eta Irungo bizilagunen artean pertsona oso maitatua izan da. Irungo aitona Euskadiko gizon adinduena izan da, eta Espainiako hirugarrena. Hileta elizkizuna gaur, hilaren 12an, izango da Irungo Sagrada Familian, 19.00etan.
Iazko uztailean 110 urte bete zituen, eta Cristina Laborda alkateak zoriontzeko oroigarri bat eman zion, hain zuzen, San Juan Harri txiki bat eta bonboi kaxa bat. Maria Sanchez Gomez da Irungo pertsona adinduena, pasa den abenduan 109 urte bete zituen eta alkateak ere oroigarri bat eman zion.

