Hilaren 31ko manifestazioen aurkezpena, Irunen
Bidasoko GKSk Bilboko zein Iruñeako mobilizazioen aurkezpenak egingo ditu Palmera Monteron, hilaren 17an, 11:00etan.
GKSk Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka lelopean manifestazioak deitu ditu hilaren 31rako, Bilbon eta Iruñean. Eskuin muturraren hedapena oso azkar izaten ari da azkenaldian, eta Euskal Herrian faxismoari gauzak erraz utziko ez dizkion indar handi bat dagoela aldarrikatuko dute. Hortaz, herri askotan izango dira manifestazioaren aurkezpena. Irunen, hilaren 17an, izango da Palmera Monteron, 11:00etan.
Aurkezpen ekitaldian telesail bateko atal batzuen bitartez fenomenoa azalduko dute aurkezpenean. Zerocalcare komikigile eta antifaxista italiarrak bere bizi esperientzien bitartez kontatzen du nola hedatu eta indartzen den faxismoa, Questo mondo non mi rendirà cattivo (Mundu honek ez nau mendean hartuko) lanean. “Migranteen zentro beten aurkako mugimendu ultraeskuindarra, ustez faxistekin zerikusirik ez duen jendea barnebiltzera ailegatzen da. Alderdi instituzionalen konplizitatea eta hauen aurkako erantzun antifaxista agertzen duten pare bat ataletako eszena diferenteak hartuta, antzeko gertakariak gurean nola izaten diren aztertuko dugu”, adierazi dute Bidasoko GKSko kideek.

