Zaisa Txingudi urtea sasoiz hasi nahian

2026. urtea etxean hasiko du Uribealdearen bigarren taldearen aurka larunbatean, 16:00etan, sailkapeneko lehia zuzena izango da.

Zaisa Txingudik Sortzen Beltzak taldearen aurka jokatu zuen 2025eko azken partida.Txingudi Errugbi Taldea

Zaisa Txingudik 2025. urtea bukatu zuen bezala ekin nahi dio urte berriari, alegia, garaipen batekin. Plaiaundin izango da urteko lehen partida Uribealdea B taldearen aurka, larunbatean, 16:00etan. Bolada txarrari amaiera emateko Sortzen Beltzak garaitzea lortu zuen. Garaipen horrek sailkapenean gora egiteko ahalbidetu zuten mugaldekoek, eta egun laugarren postuan dira, hemeretzi puntu eskuratuta. Hortaz, larunbatekoa zuzeneko norgehiagoka izango da, bizkaitarrak zazpigarren baitira sei puntu gutxiago lortuta. Playoffeko postuak urrun dauden arren, ezinbestekoa izango da larunbateko partida irabaztea.

Asteburu honetako partida bakarra izango da, emakumezko zein harrobiko taldeek ez baitituzte partidarik izango. Emakumezkoen taldea datorren astean, hilaren 18an, bueltatuko da lehiara. Urteko lehenengo partida etxetik kanpo izango da, hain zuzen, Gaztedi taldearen etxean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.