Astelehenean amaituko da 2026ko inauterietarako kartelak aurkezteko epea
Aurtengo inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitarte ospatuko dira, datorren ostegunean kartel irabazlea iragarriko dute.
2026ko inauterien kartel irabazleak 600 euro jasoko ditu. Irungo Udala 2026ko inauterietarako epea aurkezteko epea datorren astelehenean, hilaren 5ean, amaituko da. Urtero legez, deialdi interesa duten herritar guztientzat zabalik dago, adin eta ibilbide profesionalaren mugarik gabe. Obrak aurrez aurre entregatu daitezke Amaia KZn edo posta bidez.
Aurtengo inauteriak otsailaren 12tik 17ra izango dira, eta aukeratutako kartela inauterien irudi adierazgarria izango da. Lehiaketaren oinarriak udalaren webgunean eta Amaia KZn eskuragarri daude, eta udalak gogoraratu nahi die lana originala eta argitaratu gabea izan beharko dela.
Kartela aukeratzeko epaimahaia konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek osatuko dute, eta datorren ostegunean (hilaren 8an) bilduko dira kartel irabazlea eta acceesita aukeratzeko. Lehen saria 600 eurokoa da; accesita saria, berriz, 200 eurokoa.

