Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Ramon Muñoz eta Patxi Bello, Etxara Hondarribia elkarteko kideak

«Palestinako gatazka ez da bukatu, eta hori erakusteko beharra dugu»

Palestinaren aldeko egitasmoak burutzen dabiltza Etxarako kideak, eta horren bidez Gazara dirua bidaltzen. Haien ustez, hondarribiarrek erantzun polita eman dute gatazkaren aurrean.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/12/19

Saria bota, barkuak arraia sumatzen duenian. Horrela definitzen dute etxara. Baina azken urteetan, beste esanahi bat hartu du hitzak. Etxara Hondarribia elkarteak Palestinaren aldeko hainbat egitasmo egin ditu herrian, Gazara dirua bidaltzeko asmoarekin. Barkuak erabiltzen duten sarearen antzera, haiek ere saretzearen garrantzia nabarmentzen dute, komunitatea sortzearena, denok batera Palestinaren alde egitearena. Orain, Palestianarekiko elkartasunaren sua itzaltzen hasi dela uste dute, eta horregatik, borrokan jarraitzeko asmoarekin agertu dira.

Nolako erantzuna eman dute hondarribiarrek Palestinaren gatazkaren aurrean?

RAMON MUÑOZ: Nik uste beste hainbat gatazkei baino garrantzia gehiago eman zaiola honi. Jendeak badu gogoa laguntzeko, eta inplikatzeko grina argi ikusi dugu. Horregatik, gogo horiek biltzeko xedearekin egiten dugu lan. Nik uste, denok sentitzen dugula laguntzeko beharra, eta bai, erantzun ona eman du Hondarribiak.

PATXI BELLO: Behin kalera atera ezkero, jendea hurbiltzen da. Saiatzen gara denak animatzen, gure alboan Palestinaren alde egitera, eta jendea mugitzen da. Kalean Palestinako bandera asko ikusten ditugu, etxeetan zintzilik, eta hori guretzat seinale polita da.

Nola bizi izan zenituzten 2023ko urriaren 7an ailegatu ziren berriak?

MUÑOZ: Denok bezala komunikabideen bitartez enteratu ginen. Nik uste lehen momentutik denak konturatu ginela zerbait gogorra etorriko zela Israelen aldetik, eta gure usteak hurrengo egunean bertan egi bilakatu ziren. Bazirudien Israel Palestinaren erabaki horren esperuan zegoela, haien azken erasoa egiteko. Denoi etorri zitzaigun gainera egoera, eta guk behintzat argi genuen ezin genuela beste alde batera begiratu. Horregatik sortu genuen Etxara. Esan dezakegu kuadrilla baten asmoetatik sortutako mugimendua dela, eta ondoren jendea batzen joan da. 

BELLO: Aspalditik da jasan ezina Palestinarren bizitza. Seguru aski ez dago mundu guztian horrelako egoera gogorrik duen lurralderik. 2023an gertatutako hura edozer gauzaren gainetik pasa da, eta ulertu ezineko erabakia da. Gure aldetik, ezinegonak bultzaturik hasi ginen mugitzen.

Mendebaldean dugun erosotasunetik laguntzen ari zaretela sentitzen duzue?

MUÑOZ: Erabat. Kanpoan arazoak ikusten ditugunean, beti dugu laguntzeko grina, ikusita gu ze ongi bizi garen haiekin alderatuta. Baina halere, hor sentitzen dugu paternalismo puntu bat, galdetuta geure buruari zeintzuk garen gu haiei laguntzeko, ikusita ze desberdin bizi garen. Haiei zer komeni zaien nik badakit? Ba ez dakit, zalantza etiko hori beti dugu buruan. Guri begira, gure barrenak baretzeko lagungarria da, bai, baina han laguntzeko helburua lehenesten dugu.

Zein da Etxararen helburua?

BELLO: Zerbait egitea. Ezin ginen geldirik gelditu. Hasieran boikota sustatu nahi genuen, baina ondoren Jerezen [Espainia] kontaktu bat lortu genuen, Gazara laguntza zuzenki bidaltzea ahalbidetzen zuena, eta horrekin jardun dugu. Oraindik boikotaren ideiarekin jarraitzen dugu, baina zehazki nola bideratu jakin behar dugu.

MUÑOZ: Praktikotasunari begira, Gazara dirua bidaltzea izan da gure helburua azken urtean. Jerezeko kontaktu sare horren bitartez lortu genuen dirua Gazan sartzea, bertako biztanleek haien lehentasunezko gauzak erosteko aukera izan zezaten. Gazatik bertatik irudiak eta bideoak jaso izan ditugu, gure presentzia eta guk bidalitako dirua bertan zegoela baieztatuz. Horrek indar asko eman digu, jarraitzeko gogoa areagotu digu. 

Summud Jerez aipatu duzue birritan. Ze harreman duzue?

BELLO: Etxararekin hasi ginenean, gure lagun batek aipatu zigun berak Jerezen ezagutzen zuela Palestinaren alde egiten zuen jendea. Esan zigun haiek bazekitela nola bideratu laguntza zuzenean Gazara, eta beraz, haiekin jarri ginen kontaktuan. Hainbat gauza egiten dituzte diru bidalketez gain. Adibidez, lan handia egiten dute jendearen kontzientziazioan. Gazara dirua edo laguntza sartzeko sistema azaltzea oso konplexua da, eta gainera, etengabean aldatzen joaten diren formak erabiltzen dituzte, egoera aldatzen doa eta. Baina konfiantzan oinarritzen den harremana dugu haiekin.

Berebiziko garrantzia du hemen konfiantzak, ezta?

BELLO: Erabatekoa. Guk ezin dugu agiririk ikusi, baieztatzeko gure laguntza bertara iristen dela, baina konfiantza dugu, eta sinisten dugu. Lehen esan bezala, gainera, irudiak jaso ditugu bertatik. Orain, gainera, geroz eta zailagoa da laguntza humanitarioa Palestinara bidaltzea. Gaza Solidaridad sarearekin hasiko gara orain lanean.

MUÑOZ: Oraingo sare berri honekin jada ez ditugu lehen jasotzen genituen bideoak eta irudiak jasoko. Elkarte asko gaude sarean, eta denei keinu egitea oso zaila egiten zaie, normala den moduan. Lehentasuna bertan janaria eta ura banatzea da, ez milaka kilometrotara gauden elkarteoi gure barrenak asetzea. Hainbat proiektu daude martxan Gaza Solidaridad sarean. Azken berriek esan digute denda bat eta eskola bat eraikitzeko asmoa dutela.

Hainbat egitasmo egin dituzue aurten herrian. Nolakoa izan da diru bilketa.

MUÑOZ: Ongi. Orain 14.000 euro bidaliko ditugu, azken hilabeteetan lortutakoa. Aurten ere beste bidalketa bat egin genuen 6.000 euro ingurukoa. Gainera, beste bi dohaintza itxaroten ari gara. Badira anonimoki dirua bidali digutenak, eta badira ere beste hainbat elkartek guregan konfiantza izatea. Behintzat, lortu duguna da eskualdean dirua bidali nahi dutenek erreferente bat izatea, aukera bat laguntza zuzenean hara bidaltzeko. Uste dut rol hori hartu dugula, eta hori pozgarria da.

Hemen Palestinaren askatasunaren alde egiten diren egitasmoak han bertan eragina dutela uste duzue?

MUÑOZ: Egiten diren ekitaldi txiki guztiek ez seguru aski, baina haiek badakite mundu mailan gizartea mugitzen ari dela, eta nik uste horrek emango diela indar puntu bat gehiago haien borrokan. Egiten diren gauzek ez dituzte erabaki politikoak aldatuko, baina behintzat haien moralean eragina badute, badugu zer eutsi. Batzutan frustrantea izan daiteke, baina epe luzerako begirada izan behar dugu, eta noski, itxaropena ezinbestekoa da.

BELLO: Boikotarekin berdina gertatzen da. Askok diote ez duela ezertarako balio, eta oraingoz, hala da, baina ez delako egiten. Mundu mailan egingo bagenu, noski eraginkorra izango zela. Gauza txiki askoren batuketak eragin handia izan dezake gizartean.

Palestinaren aldeko mugimendua itzaltzen hasi da?

BELLO: Duela pare bat hilabete tentsio oso handia izan zen Palestinan, eta horrek eragin zuen munduak argi erantzutea. Orain, tentsio hori jaitsi egin da, baina jazarpenak berdin dihardu. 

MUÑOZ: Saiatu behar gara, erakusten Palestinaren aldeko mugimendua ez dela itzali, eta oraindik ere genozidioak bertan jarraitzen duela. Su etena berri on baten moduan aurkeztu zuten, eta Palestinarrek onartu zuten ez zutelako besterik, baina borrokan jarraitzen dute, eta argi eta garbi esan behar da gatazka ez dela inondik inora bukatu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.