Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Elikadura burujabetza: guztion ardura

Bigarren urtez jarraian, 'Gazteak on: elikadura erronka' lehiaketa antolatu dute elikadura burujabetzaren bidean. Hausnarketa, ikerketa eta sentsibilizazioa izango dira ardatz nagusiak.

Toki Alai institutuan aurkeztu dute aurtengo edizioa.
Gorka Correyero Llamas
Irun
2025/12/19

Etorkizuna gazteena dela diote askok, eta haiengan jartzen dute fokua mundua salbatu nahian. Presio handiegia da gazteentzat, jakinda horrek dakarren antsietatea. Uste hori alboratzeko Bidasoko herrietan, bigarren urtez jarraian, Gazteak On: elikadura erronka lehiaketa jarri dute martxan Labore Txingudik, Maia Permaculturek eta Hendaia Koop-ek. Hiru erakunde horiek, ikastetxeekin elkarlanean, elikadura burujabetzaren gaiari buruzko hausnarketa, ikerketa eta sentsibilizazioa egiten ari dira. Erronka horren xedea ikasleek elikadura burujabetzaren gaineko bi minutuko bideo laburra egitea da. Oihana Galardi BDS Koop-eko kideak, erronkak eskualdean duen garrantziaz mintzo da. «Uste baino lan handiagoa egiten ari dira ikastetxeetan».

Erronkak gai horri era dinamiko eta ahalik eta ulerterrazean erantzuten dio, eta Galardik argi du gazteengan fokua jarri behar delaren ideia alboratzea nahi dutela. «Duela bi urte erakusketa proiektu baten ondorioz ikusi genuen eskualde mailan bazegoela jendea sentsibilizazioa egiten jarraitzeko beharra ikusten zuela». Horren inguruan hausnartzen, eta proiektuari tiraka erronka hori egitea erabaki zuten, gazteek elikadura burujabetzaren inguruan jakintza badutela, eta lantzen ari direla erakusteko.

Proiektua ez da Bidasoko eskualdeko herrietara mugatzen, Donibane Lohitzunera eta Ziburura ere zabaldu dute aurten. Iaz, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako ikastetxeetako hamalau taldek parte hartu zuten egitasmoan.

«Aurten eremua zabaltzea adostu dugu Hendaiako gazte askok Donibane Lohitzune eta Ziburuko ikastetxeetan ikasten baitute, eta eurek ere parte hartzeko aukera izan dezaten», azaldu du Galardik. Dagoeneko aurtengoan izen emateko epea zabalik dago, hain zuzen, urtarrilaren 31ra arte. Ikastetxeen lana asko eskertzen dute, baina argi dute ez dutela lan karga bat izan nahi. «Oso positiboki baloratu dugu parte hartu duten ikastetxeen baitan, lehiaketa txertatuta egon delako».

Orainaldiko gizarte aktiboa

Proiektu horiek publiko orori zabaltzea da garrantzitsuena. «Gazteak ez dira bakarrik etorkizuna, orainaldiko gizarteko kide aktibo dira». BDS Koop-eko kideak argi aipatu du gazteen lan horiek zabaltzea ezinbestekoa dela helduek gazteen ideiak edota proiektuak zeintzuk diren jakin dezaten, eta lehen planora ekarri nahi dituzte.

Oihana Galardi Ollagar BDS Koop egoitzan. 

Lehiaketak bi zati ditu. Alde batetik, bideoen mezua publiko orori zabaltzea era pedagogikoenean; eta beste alde batetik, bideo horiek saritzea. «Ez ditugu gazteak sentsibilizatu behar, gazteak lanean ari dira eta gai dira helduak sentsibilizatzeko». Horregatik, bi sari banatuko dituzte: epaimahaiarena eta publikoarena. Bigarren sari hori herritarrek emango dute, alegia, herritar orok ideiak saritzeko aukera izango du. 

Sariak ez dira ikasleentzat, ikastetxeentzat baizik. Iazko proiektuekin alderatuz pauso bat harago joan dira ikastetxeak, eta iaz prestatutako bideo baten harira Fruta Eguna antolatu dute DBHko ikastetxe batean. Sari banaketa ekainean izango da; hala ere, oroitarazi behar da erronka ikasturte osoan zehar lantzen dutela ikasleek. Aste Santura arte denbora izango dute gazteek euren proiektuak lantzeko eta fintzeko, eta Galardi, aurreko esperientzia gogoan, aurtengo ediziorako oso gogotsu dago. «Iazkotik ikastetxeek ikasteko eta beren proiektuak ekartzeko aukera izan dute, modu propioan gainera. Lehen esperientziaren ostean, lehiaketa egokitzeko aukera dute beren ezagutzatik zein beharretatik», azaldu du BDS Koop-eko kideak.

Etorkizunaz galdetuta, pixkanaka-pixkanaka doazela zehaztu du. Bigarren edizioa antolatzea «izugarrizkoa» izan delako haientzat. «Izena ematen dutenek beraien helburuetan lanean jarraitzeko aukera izatea nahi dugu, etorkizuna hortik bideratzeko». Bidasoan hazi eta zabaltzeko aurreikuspenaren inguruan ez du epe luzerako helbururik jarri; haien helburua ez da zabaltzea, baizik eta egoerak eskatzen duenera edota parte hartzaileetatik ateratzen diren ondorioetara egokitzea. «Guretzat garrantzitsuena ez da bakarrik guk nora joan nahi dugun, baizik eta elkarrekin norantz eraiki dezakegun etorkizuna». Elikadura burujabetza gaiaren ardura denona da, ez gazteena bakarrik. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.