Zaisa Txingudik bolada txarrari amaiera eman dio
Hiru porroten ostean, Zaisa Txingudik Gaztediren aurkako partida irabazi du 24-12, balio handiko garaipena lortu dute.
14 urtez azpikoen norgehigoka Iruñean.Fermin Garaioa Urteko azken partida izan dute etxean Txingudikoek, eta balio handiko garaipena lortu dute Gaztediren aurka. Lehenengo zati eskasa egin ondoren, etxeko taldeak lau entsegu erdietsi zituen atsedenaldiaren ondoren. Azkenean, 24-12 irabazi zuten. Garaipen honi esker sailkapeneko laugarren postura igo dira, azken hiru jardunaldietan garaipena eskuratu ezinik ibili ostean.
Sailkapenean behera hasia zen taldea, igoera postuetik urrunduz. Garaipen honi esker 15 puntu lortu dituzte liga hasieratik, eta hirugarren postura igotzen ahaleginduko dira datorren larunbatean. Hirugarren postuan amaitzeko nahitaez irabazi beharko dute Beltzen aurkako larunbateko partida. Urteko azken partida Lasarte-Oriako Izar Beltzak zelaian izango da partida, 15:30ean.
18 urtez azpikoek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten Iruñaren aurka Plaiaundin, 22-19 irabazi zuten. 16 urtez azpikoek Ordizian izan zuten norgehiagoka eta ezin izan zuten garaipena lortu. Azkenean, 16-16 berdinketa lortu zuten. Eta, 14 urtez azpikoek ezin izan zituzten etxera puntuak ekarri, Iruñeako La Unica taldearen aurka galdu baitzuten (39-15). Asteburu honetan harrobiko taldeek ez dute partidarik jokatuko, eta datorren urtean bueltatuko dira.

