Irunbus zerbitzuko 2026rako hobekuntzak aurkeztu dituzte
L5 linea berria sortuko dute eta San Juan-Elizatxo-Mendibil-Ficoba lotuko ditu erdigunetik igarota, 30 minutuko maiztasuna izango du.
Gaur goizean Cristina Labordak Irunbuseko hobekuntzen berri eman du. Gaur aurkeztu dituzte Irubus zerbitzuak datorren urtean izango dituen berritasunak. Hirian garraio publiko jasangarriaren erabilera sustatzen jarraitzeko apustu garbia egin du Udalak. Berritasun gisa herriaren iparraldea eta hegoaldea lotuko duen L5 linea berria sortuko dute. Linea berria Fermin Calbeton kalean hasi eta bost kilometroko ibilbidea egin ondoren, Ficobatik Elizatxo auzoko gunerik garaienera helduko da. ‘San Juan-Elizatxo-Mendibil-Ficoba’ linea 2026an zehar egongo da martxan.
Irunbusek erabiltzaile kopuru errekorrarekin itxi zuen 2024. urtea, bi milioiko muga gaindituz. L1 izan da pertsona gehien garraiatu duen linea. Hori dela eta, ibilbide horretan hamabi metroko autobus elektriko bat jarriko dute eskari handiari aurre egiteko. Gautxoriren maiztasuna handituko da.
Kotxetegi propioa izateko izapideak egiten ari da udala. Kotxetegi propioa izatea flota osoaren kudeaketa eraginkorra izan dadin. Gainera, autobus elektrikoen karga ahalbidetuko duen potentzia elekriko nahikoa izatea aurrekusi dute. Kotxetegi berria Araso industrialdean dauden bi pabiloi industrial erosteko lanean ari dira. Behin erosita, kotxetegi gisa erabiltzeko egokitu beharko dute.
Landa guneetako biztanleen mugikortasuna hobetzeko asmoz, taxi-bus zerbitzua aztertuko dute. Cristina Laborda alkateak argi esan du Irunbusek aldi berri bati ekingo diola, eta erabiltzaileentzat hobekuntza nabarmenak izango dituela.

