Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Inoiz baino korrikalari gehiago izango dira San Silbestrean

2.000 dortsal saldu dituzte, eta beste 300 geratzen dira oraindik. Aurten, Nagusilaneri bideratuko diote lasterketan ateratako dirua.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/12/17

Hamaseigarren San Silbestrea heltzear dago, eta herriko kale eta bidegorrietan ederki antzematen da. Jendez betetzen dira kaleak arratsalde gau aldean, San Silbestreko sei kilometroak entrenatzen. “Oso pozgarria da jendea horrela ikustea, jakinda gainera helburu solidario batengatik egiten dugula lasterketa”, adierazi du Juanan Garcia Sportmundiko kideak. Beste urte batez, Sportmundiren ardura da lasterketa, haientzat hain berezia den datan. Nagusilan izango da aurtengo irabaziak jasoko dituen egitasmoa.

Lupe Queiruga Kirol zinegotziaren ustez, pozgarria da jendea kirola egiten ikustea urteko azken egunean, “urtea modu ezin hobean amaitzen”. Garciak ez daki zehazki azaltzen zein den San Silbestrearen arrakastaren arrazoia, baina bere ustez, lasterketa, herria bezala, polita eta erakargarria da, eta gainera solidarioa izateak, jendearen gogoa bultzatzen du. Horrela, 2300 pertsonetara iristea espero dute, inoizko kopururik handiena izango litzatekeena. “Sportmundirentzat egun oso berezia da. Gainera, herriko jendeak egutegian gorriz markatuta daukan eguna da, eta gogo handiarekin hartzen dute”.

Ohikoak dira jada familia kideen eta lagunen arteko lehiak. Askok, ondokoaren denbora hobetu nahi dute, baina badira ere ondo pasatzera doazenak edo mozorro onena bilatzen dutenak. Horiek seguru aski ez dira irteerako lehen lerroan jartzen. “Bi pertsona mota daude horrelako lasterketetan. Batzuk ondo pasa nahi dute, eta kirola egin, baina badira lasterketa irabazi eta denbora onena egin nahi dutenak”, azaldu du Garciak. Iaz Jose Antonio Gomez de Arribak eta Sandra Pierak irabazi zuten, eta 2023an Beñat Bengoetxeak eta Miren Martinek. “Maila altuko korrikalariak izan ditugu gurean, eta hori ere eskertzekoa da”. 

Zilarrezko Haria

Nagusilan poztasun handiz agertu da. Arantxa Garin Nagusilaneko kideak bihotz betez eskertu dio Sportmundiri haien alde egindako apustua. Pertsona zaharren bakardade ez hauatuaren aurkako borroka da haien Zilarrezko Hariaren oinarria. “2000. urtean jarri genuen Zilarrezko Haria martxan. Telefono zerbitzu bat da, bakardadean dauden pertsonak laguntzeko. Boluntarioz osatutako sare bat dugu telefonoaren beste aldean”, azaldu du Garinek. Hainbat ekitaldi egin dituzte Zilarrezko Haria ezagutzera emateko, eta adierazi du San Silbestreko dirua bertara bideratuko dutela.

Aurten, hainbat sorpresa izango dira lasterketan zehar. Sportmundik 25 urte bete ditu aurten, eta San Silbestre berezia egin izan nahi dute. Horrez gain, lasterketaren bukaeran Nagusilaneko bolondresak joango dira, haien trizikloekin, pertsona zaharrak eramaten. “Lasterketa txiki bat handi egin da. Hori bera da San Silbestrea. 2300 pertsonako langa ezin dugu pasa, Hondarribia ez baita hain handia”, esan du Sportmundiko kideak. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.