Eguzkitza eta Dunboa ikastetxeak eskola-ingurune segurua izatea bermatu nahi dute
Eskola-inguruneetako trafikoa baketzeko itxaron guneak, elkartze eta jolas zonaldeak eraikitzeko proiektuaren idazketa onartu dute.
Udalak Eguzkitza HLHI eta Dunboa HLHI ikastxeetan eskola-ingurune seguruak sortzeko proiektuaren idazketa onartu du. Horrekin trafikoa baketu eta eskola-mugikortasun aktiboa sustatu nahi dute. Itxaron guneak, elkartze eta jolas zonaldeak ikastetxeen alboan zuhaiztiak eta landarediak jarriko dituzte adingabeen segurtasuna handitzeko.
2024-2028 Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren baitan, eskola-inguruneak hobetzearekin zerikusia duten jarduera guztiak aurreikusten dira. Sergio Javier Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak azpimarratu duenez, urteak daramatzagu mugikortasunari dagokionez dauden faktore guztiak kontuan hartzen dituen hiri baten alde lanean. “Proiektu hau idaztearekin batera, beste urrats bat ematen dugu ingurune seguruak eta iraunkorrak bultzatzeko, beti ere oinezkoen segurtasuna lehenetsiko dutenak ibilgailuen trafikoaren aurrean”.

