Bihar abisu horia haize ufada bortitzengatik
Euskalmetek jakinarazi du bihar osteguna, 9:00etatik 21etara, abisu horia iragarri dutela.
Babes Zibilak arreta berezia eskainiko die bihar, hilaren 18a, herriko zenbait gune eta azpiegiturei abisu horia dela eta. Haize-bolada bortitzak espero dira haizeguneetan eta haizeguneak ez diren puntuetan, eta horren aurrean udalak hainbat gomendio helarazi dizkie herritarrei tentuz joka dezaten. Abisu horia egun guztian zehar indarrean egongo da, 9:00etatik 21:00etara, hain zuzen.
Babes Zibileko taldea aktibatu da eta Obrak, Mantentze eta Azpiegituren arloak Udaltzaingoak abisu horiaren bilakaeran argi egongo dira. Hala nola, Gabonetako argiak, eraikuntza-obrak, zuhaitz eremuak eta terrazetan arreta berezia jarriko dute.
Egoera honen aurrean SMS bidezko alerta-sistema jasotzeko zerbitzuan parte hartzeko dei egin die. Zerbitzua doakoa da, eta muturreko eguraldiagatik edo beste arrazoiren batengatik larrialdiren bat dagoenean SMS abisuak automatikoki igorriko dira.

