Palestinari babesa, ostiralean
Irun Palestinarekin taldeak mobilizazioa egingo du Zabaltza plazan, 19:00etan.
'Genozidioak dirau' lelopean antolatu dute ostiraleko mobilizazioa.Irun Palestinarekin taldea Su eten faltsua sinatu zutenetik bi hilabete pasa dira. Ordutik, Israelek 500 palestinar gehiago erail ditu. Hori salatzeko eta Palestinak egun bizi duen egoera ez ahazteko, Irun Palestinarekin taldeak Genozidioak dirau! lelopean mobilizazio bigilia egingo du datorren ostiralean, hilaren 19an, Zabaltza plazan. Ordubeteko mobilizazioa izango da 19:00etan hasita, eta bertan eraildakoen izenak esango dituzte. “Nahikoa da”.

