Real Unioneko beteranoek garaipena lortu dute
Urteko azken partida irabaztea lortu dute Campdevanol taldeari irabazita, 5-2.
Real Union eta Campdevanol taldeko jokalariek elkarrekin.Real Union Beteranoen elkartea Real Unioneko beteranoek urteari bukaera bikaina eman zioten larunbatean. Lagunarteko norgehiagoka izan zuten Campdevanol taldearen aurka, Gal ondoko zelaian. Garaipena etxekoek lortu zuten, 5-2. Partidaren ondoren Jostailu elkartean bazkaldu zuten bi taldeek, eta taldeko opariak elkarbanatu zituzten.
Partidaren aurretik une hunkigarria bizi zuten jokalariek. Andoni Idarramendiren, Andoni taldekidearen aitaren, omenezko minutu bateko isilunea egin zuten. Garaipena omenaldi gisa izan zen, eta urteko partida guztiak jokatu ondoren, balantzea oso positiboa izan da. 24 partida jokatu dituzte, eta horietatik hemeretzi irabazi eta bi besterik ez galdu.

