Kolore Kolore elkartearen artisau azoka bueltan da
Aurten, artisau azoka Mendibil merkatal gunearen parean izango da, urtarrilaren 5era arte.
Kolore Kolore artisauen elkarteak bertako sortzaileen azoka antolatuko du, eta urtarrilaren 5era arte zabalik egongo da. Artisautza, moda, dekorazioa, kosmetika… bilduko dituen azoka Mendibil merkatal gunearen parean jarriko dute. Egunero 10:30ean zabalduko dituzte ateak eta 20:00ak arte zabalik egongo da.
Gabonetako opariak erosteko aukera bikaina da azoka. Bertan, Bidasoko hainbat artisau izango dira beren produktuak saltzen: Piki’s Nature, Decastelart, Miren Olaskoaga eta Kokora, besteak beste. Eskaintza zabala izango dute bertaratutakoek, eskuz egindakoa eta bertakoa.

