Idazketa tailerretara izen emateko epea ireki du liburutegiak
Ostiralera arte egongo da irekia izen ematea. 20 pertsonentzako tailerra da, eta 2026an zehar egingo dute.
Gaur ireki dute 2026ko liburutegiko idazketa tailerrerako izen emate epea. Ostiralera arte egongo da irekia, eta liburutegian bertan egin daiteke, baina baita ere telefonoz (943111285) edo posta elektronikoz (liburutegia@hondarribia.eus).
Tailerrak leku mugatuak ditu. 20 pertsonentzako tailerra da, eta beraz, pertsona gehiago izan ezkero, ostiralean zozketa egingo lukete. Informazio gehiago jasotzeko, liburutegian bertan galdetzea da egokiena.

