Gazteentzako Gabonetako sukaldaritza tailerra egingo dute Zumardikoek
Gazteek etxean eta elkarteetan janaria prestatzea du helburu tailerrak, eta Jokin Zabala Zeberio sukaldariak bideratuko du.
Eguberrietan, jatekoa eta edatekoa ez da inoiz falta. Baina jateko horiek, kozinatu egin behar dira. Horretarako, sukaldean aritzen ikasi egin behar da, eta hori bera sustatzeko Gabonetako sukaldaritza tailerra egingo du Zumardikoak elkarteak, gazteei zuzendutakoa. Zumardikoek adierazi dute, xede argia duela tailerra: etxean eta elkarteetan gazteek janaria prestatzea.
Zumardikoen ustez, egitasmo hau elkartearen helburuen adibide argia da: “Euskal kulturaren transmisioa sustatzea, gastronomia nortasunaren eta gizarte kohesioaren funtsezko elementutzat hartuta. Tailerra doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko 621154622 telefonora deitu.
Jokin Zabala Zeberio sukaldariak bideratuko du tailerra. “Ibilbide zabala duen profesionala, Gipuzkoako hainbat jatetxetan aritutakoa eta sukaldaritza-formakuntzan esperientzia duena. Bere sukaldaritza egile-sukaldaritzan oinarritzen da, betiere tokiko produktua ardatz hartuta”.

