Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Euskal Azoka emankorra Hondarribian

31. Euskal Azoka egiten ari dira gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Goiza eder joan da; arratsaldean, askoz gehiago.

Azokaren irudi orokorra.
Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2025/12/13

Iraulia, berritua, biziberritua itzuli da Hondarribiko Euskal Azoka. Euskal Jaien egitarauaren barruko izarretakoa da 31.enez Itsas Etxean gauzatzen ari den euskaltzaleen eta kulturaren zaleen topagunea. San Pedro kaleko epeltasuna utzi, eta herriko kultur azpiegitura nagusira egin du jauzia azokak, goxo. Gaur hasi eta bukatuko da hamasei postu, eta zientoka argitalpen eta disko jaso dituen euskara usain eta doinuko azoka. Goiza emankorra izan da. Tartean da HITZAren postua.

10:00etan zabaldu ditu ateak Euskal Azokak. Normala denez, hasieran gehiago ziren postuak zaintzen ziren pertsonak, balizko bezeroak baino. Eguerdia iritsi ahala, ordea, girotzen joan da Itsas Etxearen areto nagusia, eta kuriositate begiradek, argitalpenen ukitze eta zeharkako irakurraldiek, eta bisitarien galderek diru-zorroen mugimenduari eman diote leku. Postuetako generoa ateratzen hasi da apurka.

Postuez aparte, hainbat hitzaldi eta aurkezpen izan dira goizean zehar. Horietako batek Hondarribiko aurtengo Euskal Jaien inspirazio iturri izan den Anton Abadia izan du epizentro. Koldo Ortega Lopezek, Harkaitz Cano Jauregik eta Antxoka Agirre Maiorak, Aitziber Zapirain Etxanizen gidaritzapean. Euskal Jaien jatorriaz, bilakaeraz eta Anton Abadiaren figuraz azalpenak eman dituzte. Hondarribiko Udalaren Erraldoi bizi-biziak argitalpenaren berri ere eman dute Ane Zubeldiak eta Irantzu Barrondo Eizagirrek; Argia-ko Gorka Bereziartua Mitxelenak eta Adur Larrea Egurenek Abentura erraldoia sormenaren gainekoak xehetu dituzte.

Arratsaldean askoz jarduera gehiago izango dira Itsas Etxean. Horien zerrenda, beheko koadro urdinean. Testu honen azpialdean, goizeko giroa irudikatzeko hainbat irudi.

Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)
Hondarribia. Euskal Azoka (2025-12-13)

31. Euskal Azoka. Arratsaldeko egitaraua

  • 16:00etan zabalduko dituzte ateak.
  • 16:15ean, Maurizia Biziminaren hotsa argitalpenaren (Xabiroi) aurkezpena Garbiñe Ubeda Goikoetxearen eta Ekaitz Agirre Garluk-en eskutik.
  • 16:45ean, 2025eko Hatsaren poesia-ren aurkezpena (Hatsa) Ainara Maia Urrozen eta Auxtin Zamora Durrutyren eskutik.
  • 17:15ean, Ni laiko (Alberdania) aurkeztuko du Markos Zapirain Agirrek.
  • 17:45ean, Arantxa Urretabizkaia Bejaranoren txanda Zahartzaroaren maparen bila (Pamiela) aurkezteko.
  • 18:15ean, aurkezpen kolektiboa Herrimina argitaletxearen eskutik: Zapalduon pedagogia edo nola libre hazi, hezi, bizi (Ane Ablanedo Larrion); Masusta-erreximenta, abertzale baten bizipenak (Arkaitz Bergaretxe Dorronsoro); eta Euskara eta biok jalgi handi mundura (Andrea Bella Garcia).
  • 18:45ean, Dakit argitaletxearen aurkezpen kolektiboa: Jaiotzetik erreboltari (Matxalen Bezoz Arketa), eta Mendiak ogibide (Bingen Amadoz Ongay).
  • 19:30ean itxiko ditu ateak 31. Euskal Azokak.

Erlazionatutako edukiaEuskal Azoka, berritua eta iraulia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.