Telleriako pasabide berriaren egitura jartzen hasiko dira
Lanak bihar 9:30ean hasi eta larunbat arratsaldera arte luzatuko dira, tarte horretan Katea auzoan trafiko mozketak izango dira.
Abiadura handiko trenaren proiektuko lanak direla eta, Andrearriaga kalean trafikoa moztuko dute bihartik, hilaren 12a, larunbat arratsaldera bitarte. Telleria eta Andrearriaga kaleak lotuko dituen pasabide metalikoa jarriko dute. Pasabideak 44 metro luze eta 5 metro zabalera du, eta altzairuan diseinatuta dago.
Lanak iraun bitartean ezingo da Andrearriaga kaletik zirkulatu. Pasabidearen lanak eremua urbanizatzea eta argiztapenaren instalazioa ekarriko ditu; argiak eskudelean bertan integratuko dira eta lanak hurrengo astean egingo dira. Trafiko mozketak autobus zerbitzuan aldaketak ekarriko ditu, mozketak iraun bitartean. Zerbitzu kaltetuenak L2 San Juan – Katea – Txingudi eta E22 Hondarribia – Txingudi izango dira.

