Pablo Mendez Performancesen 'Magic Christmas' ikuskizuna, larunbatean
Argi eta magiaz beteriko ikuskizuna San Juan plazan egingo dute 19:00etan, eta horrek gabonetako zuhaitzaren ikuskizuna atzeratuko du.
'Magic Christmas' ikuskizuna.Irungo Udala Pablo Mendez Performance konpainiak argi eta magiaz betetako ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan, hilaren 13an, San Juan plazan 19:00etan. Hamar lagunez osatutako erakusketa bisual eta poetiko hau herria argiz beteko dute.
Urrezko distirak, pertsonaia argitsuak eta aireko koreografiak izango dira. Iazko gabonetako argien pizte-ekitaldian parte hartu zuten, eta arrastoa utzi zuen herrian. Hori dela eta, aurten ere ikuskizuna errepikatzeko hautua egin dute arratsalde magiko bat bizitzeko. Ikuskizuna dela eta, gabonetako zuhaitzaren ikuskizuna 19:00etan izan ordez, 20:00etan izango da Jenaro Etxeandia plazan.

