Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Larunbatean izango da Euskal Azoka

Liburu salmentaz gain, mahai inguruak eta liburu aurkezpenak ere izango dira. Itsas Etxean izango da, larunbatean zehar.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/12/11

Bi egun falta dira Euskal Azokak 31. aldiz ateak irekitzeko. Hondarribian jada errotuta dagoen literatura festak berrikuntza ugari aurkeztu ditu aurten. Itsas Etxean egingo dute, urte luzez San Pedro kalean egin ondoren. Egun batekoa izango da soilik, hau da, larunbat goizean hasi eta larunbat arratsaldean bukatuko da. Aurten, argitaletxeak bertan izango dira, zuzenean bertaratutakoei haien lanak saltzen. Gainera, Euskal Jaien egitarauaren barneko egitasmoa da.

Baina liburu salmentaz gain, azoka haratago doa. Euskal Jaien barneko ekitaldia denez, Anton Abadiak bere protagonismoa edukiko du, besteak beste. Hiru mahai inguru antolatu dituzte, azoka funtzionamenduan dagoen bitartean egiteko. “Ez dira mahai inguru sakon edo akademikoak izango”, ohartarazi du Ander Moron Euskara zinegotziak, baina adierazi du gai interesgarriak jorratuko direla. Mahai ingurua 11:00etan egingo da, eta hiru partaide izango dira bertan: Koldo Ortega, Harkaitz Cano eta Antxoka Agirre. Ortega Euskal Jaietaz arituko da. “Euskal Jaien kokatze lana egingo du Koldok, sakonago aztertuz zer izan diren Euskal Jaiak eta zer nolako ibilbidea izan duten”, azaldu du teknikariak. Herrian hainbat ikerketa egindakoa da Ortega, eta haietako bat Euskal Jaien inguruan egin du. 

Abadia oinarri

Harkaitz Cano Anton Abadiaz mintzatuko da. Iñigo Sagarzazuk egindako ikerketa izango du oinarri. “Sagarzazu zoritxarrez ja ez dago gure artean, baina haren familiak bere ikerketari garrantzia ematen jarraitzeko hautua egin du. Aurten euskaratu da bere liburua”, esan du Moronek. Abadia ezagutzera eramateko hiru ekintza egin dituzte Euskal Jaien barnean: antzerki bat, Abadaia gaztelura bisita bat eta azokako mahai ingurua. Hori bera izango da Canoren xedea: Abadia ezagutzera eramatea. “Frantziako esfera gorenetan ibilitako pertsona izan zen Abadia, eta jakin nahi dugu zergatik egin zion keinu hura euskarari”. Horretarako, Sagarzazuren lana ezinbestekoa izango da Canorentzat. Azkenik, Agirrek bertsolaritza izango du ardatz. “Agirrek dio Lore Jokoak gaur egungo bertsolaritzaren sorrera izan zirela. Horren ikerketa sakona egindakoa da, eta hortaz hitz egingo du azokan”.

Liburu aurkezpenak ere egingo dira. Hona hemen Euskal Azokaren egitarau osoa:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.