'Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen' kanpaina berriz martxan
Kontsumitzaileen eskubideen ezagutza bultzatu eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko bigarren edizioa abian da.
Hiriko saltokien kontsumoa areagotzeko asmoz, udalak eta KIUBek (Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa), Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen kanpainaren bigarren edizioa aurkeztu dute. Honen helburua kontsumitzaileen eskubideak jakitea tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko. Interesatutako pertsonek izena eman dezakete udalaren webgunean urtarrilaren 20ra arte.
Kanpainarekin bat egingo duten saltokiek kanpainaren kit-a jasoko dute: promozioa azaltzen duen kartela, txartel formako inprimakiak lokalaren barruan jartzeko galderekin eta bezeroek haien galderak uzteko hautestontzia.
Inprimaki horiek betetzeko epea otsailaren 10etik martxoaren 1era izango da, eta ondoren, zozketa bat egingo da, eta txartelen irabazleak jakinaraziko dira. Txartelak 30, 40 eta 60 eurokoak izango dira. Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Egunarekin bat eginez ekitaldi bat antolatuko dute txartelak banatzeko.

