Irungo amonak 109 bete ditu
Maria Sanchez Gomezek udalaren opari bat jaso du bere 109. urtebetetze egunean, herriko emakume zaharrena da.
Maria Sanchez Gomez bere senideekin eta lagunekin urtebetetzea ospatzen.Irungo Udala Gaur egun berezia da. Maria Sanchez Gomez, Irungo amona izenez ezaguna, 109 urte bete ditu. Herritar zaharrena da, eta hori ospatzeko Cristina Laborda alkateak, udalaren izenean opari bat eman dio gaur egun bizi den Ama Xantalen egoitzan. Mariak bere senide, lagun eta hurbilekoekin ospatu du bere urtebetetzea. Adineko bigarren pertsona Juan Cobos Sanchez da, Irungo aitona.

