Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gune turistikoetatik haratagoko udal egutegia aurkeztu dute

Irundarrek bakarrik ezagutzen dituzten txokoak irudikatu nahi izan dituzte, eta egutegiarekin batera postalak banatuko dituzte.

Gaur goizean 2026ko udal egutegia aurkeztu dute.Irungo Udala
Gorka Correyero Llamas
Irun
2025/12/11

Urteroko legez, udalak 2026ko udal egutegia aurkeztu du, eta aurtengo berritasuna argazkien kokapenak izango dira. Egutegi honen asmo argia izan da: gune turistikoetatik haratago irundarrek maite dituzten txokoak ere badaudela erakustea. Horrela, herritarrak enbaxadore bihurtu dituzte.

“Egutegi honek egingo duena da gure hiriaz are eta harroago senti gaitezela. Irungo txoko eta estanpa batzuk batzuetan oso oharkabean pasatzen dira. Eta hori da Irun, hiriaren esentzia islatzen duten leku liluragarriak”, adierazi du alkateak, gaur goizean egindako aurkezpenean. 

Irungo Argazki Elkarteak urteak darama udalarekin elkarlanean egutegia osatzen. Aurten 250 argazki inguru bildu dituzte, eta horietatik hamahiru aukeratu dituzte egutegirako, alegia, azalerako argazki bat eta hilabete bakoitzeko bat. 

Banaketa datorren asteko asteartean hasiko dute, hilaren 16tik aurrera, hain zuzen. 8:30ean hasiko da banaketa San Martzial kaleko HAZ bulegoan. 11.000 ale argitaratuko dira, eta egutegiarekin batera, berritasun gisa, postalak banatuko dituzte.

2026ko udal egutegiko protagonistak honako hauek izan dira, hilabetez hilabete:

• Azala: Ana Juarros López
• Urtarrila: María Esther Mutuberria Daguer
• Otsaila: Rafael Díaz
• Martxoa: Laura Pérez Jiménez
• Apirila: Santi Aguirre Erauso
• Maiatza: Karina Aguirre Altuna
• Ekaina: Junkal Susperregui Gamboa
• Uztaila: Custodio Martín Domínguez
• Abuztua: Gerardo García
• Iraila: Ricardo Narganes Martínez
• Urria: María de las Nieves Cabrita Duarte
• Azaroa: Yolanda Domínguez García
• Abendua: Nora Loidi Yarza

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.