Musika eta umorea protagonista izango dira 2026an
Amaia KZ eta CBAko 2026ko lehen hiruhilabeteko emanaldiak aurkeztu dituzte, eta maila handiko artistak bilduko dituzte.
2026ko lehen hiruhilabeteko kultur emanaldien aurkezpena.Irungo Udala Udalak datorren urteko kultur emanaldiak aurkeztu ditu, eta izen handiko artistak eta gazte belaunaldiko talentu berriak uztartzen ditu kartelak. Musikaren arloan, Marte Lasarte, HOFE, Susan Santos eta Sanguijuelas del Guadiana dira kartelburuak. Eszenari dagokionez, Eva Soriano, Jon Plazaolaren umorea, Larrua Proiektuaren antzerkia edo Iker Carrera euskal koreografo eta dantzariaren antzerkia izango dira, besteak beste.
Dagoeneko urtarriletik maiatzera bitarte Amaia KZn eta CBAn egingo diren emanaldietarako sarrerak salgai daude udalaren webgunean. Nuria Alzaga alkateordeak azpimarratu du kultura programatzean pertsonengan pentsatzen dugu. “Oreka bilatzen dugu, gure memoria kolektiboaren parte den hori, eta harritu eta hazten lagunduko diguten ahots berriak konbinatuz”, gehitu du.
Urteari hasiera emateko ohikoa den Urte Berriko Kontzertua egingo dute urtarrilaren 2an Amaia KZn. Musika programazioak CBAn ere indartsu ekingo dio urtarrilaren 10ean, Javier Vargas Blues Band eta Susan Santos egongo baitira kontzertua ematen.
Musika eszena Hatxe & Eneritz Furyak, Verde Pratok, EZEZEZ, SUA, HOFE edota Marte Lasarte taldeek osatuko dute. Datorren urteari begira Euskal Herriko gazte taldeei bultzada eman nahi diete. Jakes Txapartegi pianista gazteak kontzertua eskainiko du otsailaren 27an, Esther Barandiaran eta Iñaki Salvador lagun dituela.

