Aldundiak Bidasoko herrietan 2026ko egutegia banatuko ditu
'Ekin. Zaindu. Bizi.' lelopean banatuko dituzte bihar Hondarribian, eta etzi Irunen.
2026ko Gipuzkoako Aldundiko aurkezpena.Gipuzkoako Aldundia 2026 ate joka dugularik, Aldundiak datorren urteko egutegiak banatuko ditu datozen egunetan. Bihar, hilaren 11an, Hondarribiko San Pedro kalean egongo dira; eta etzi, hilaren 12an, Irungo Zabaltza plazan egon dira. Ostegunean, goizez izango da banaketa, 12:00tatik 14:00tara arte; eta ostiralean, arratsaldez, 16:00tatik 19:00etara.
Aldundiak eta Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteak Ekin. Zaindu. Bizi. lelopean, argazki lehiaketa bat antolatu dute urteroko legez. Aurten, 1073 argazki jaso dituzte, eta 13 irabazle hautatu dituzte, hilabete bakoitzeko bat eta portadakoa. Urriko argazkiaren protagonista Hondarribia izango da.

