Eguberrietako erakusleiho onenaren bila
Ostiralera arte dago irekita 2025eko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan izen emateko epea. Eskaera elektronikoki sartu beharko da.
Eguberriak heltzear daude, eta haiekin batera, herri osoko itxura aldatzen ari da. Argiak gauero pizten dira, eta badira jada Olentzeroa haien leihoan jarri dutenak. Komertzioak ere batu dira festara. Udalak gaur zabaldu du 2025eko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko epea. “Hiriko merkataritza sareari balioa emateko eta Gabon giroa herriko kaleetara zabaltzen laguntzen duten establezimenduak saritzeko” antolatzen du egitasmoa udalak.
Ostiralera arte (abenduak 12) egongo da izen ematea irekia. Izapidea doakoa da, eta establezimenduek eskabidea bide elektronikoz aurkeztu beharko dute, udalaren atarian dagoen sarrera erregistroaren bidez. Eskaera ezingo da BAZetik egin, baina bertako langileek elektronikoki egiteko laguntza eskainiko dute.
Parte hartzeko, dendek haien erakusleihoa Eguberrietako giroarekin apaindu beharko dute, eta noski, dekorazioa ikusgai egon beharko da abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra arte. Epaimahaia udalak osatuko du, eta haien zeregina erakusleihoen diseinua, sormena eta irudi komertziala baloratzea izango da. Epaimahaiak erabakitakoa abenduaren 19an iragarriko dute.
Hiru sari banatuko dituzte:
Aurtengo edizioan hiru sari banatuko dira:
-
1. saria: 450 euro
-
2. saria: 300 euro
-
3. saria: 200 euro

