Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

EAJk Hondarribiko eremu aberatsenei mesedea egin ziela esan du Abotsanitzek

2017ko HAPOaren arabera, Golfeko eremuan etxebizitza bat eraikitzerakoan 0,54ko koefizientea ordaindu behar da, Kostan baino lau aldiz gutxiago edo Basakon baino hamahiru aldiz gutxiago.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/12/09

Abotsanitzek salatu du 2017ko HAPOan EAJk “alfonbra gorria” jarri ziela Hondarribiko errenta handienei. Zehazki, eraikitzerakoan ordaindu beharreko lagapenak (hirigintza aprobetxamendua) kobratzerako orduan, herriko hainbat auzoren artean ezberdintasun handia izan dela adierazi du Abotsanitzek. “Hondarribiko auzo ia denetan, familiek normaltasunez beren zergak ordaintzen zuten bitartean, Golfean, Jaizkibel urbanizazioan, errenta altuena dutenek, gutxiago ordaindu dute, EAJren erabakiz”.

Abotsanitzek azaldu du ordainketa hori lurzoruaren balioaren arabera egiten dela, eta normalki, lurzoru horrek zenbat eta gehiago balio, gehiago ordaindu behar dela. “2017ko HAPOan, EAJk irizpide horrekin apurtzea erabaki zuen. Ezetz asmatu zein eremuri mesede egin zioten? Golfeko eremuari, udalerriko errentarik altuenak biltzen dituen auzoari, alegia”, esan du Abotsanitzek.

Hurrengoak izan ziren EAJk lurzoru ezberdinei ezarritako koefizienteak:

  • Golfeko eremuan (Jaizkibel urbanizazioa) etxebizitza librea: 0,54 koefizientea
  • Babes Ofizialeko Etxebizitza (edozein zonaldetan): 1 koefizientea
  • Etxebizitza tasatua (edozein zonaldetan): 2,02 koefizientea
  • Kosta auzoan etxebizitza librea: 2,28 koefizientea
  • Madalenako Kuboan etxebizitza librea: 3,99 koefizientea
  • Basakon etxebizitza librea: 7,44 koefizientea

Koefiziente horiek adierazten dute Golfeko eremuan etxebizitza bat eraikitzeagatik Babes Ofizialeko bat eraikitzeagatik ordainduko liratekeenaren erdia ordaindu behar dela, edota Kostan etxebizitza bat eraikitzerakoan, zergak Golfean baino lau aldiz gehiago ordaindu behar direla. Adibide bat jarri du Abotsanitzek: “Hirigintza-aprobetxamendua kalkulatzeko erabiltzen den formula konplexu bat aplikatuta, Kosta auzoan eraiki berri den 100 metro koadroko etxebizitza libre batek 17.000 euro inguruko lagapena ordaindu beharko luke. Babes Ofizialeko Etxebizitza batek, 5.900 euro inguru. Golfeko eremuan berriz, 100 metro koadroko etxebizitza libre batek 2.600 euro ordainduko lituzke, berez, 31.000 eurotik gora ordaindu beharko lukeenean”.

HAPO berria

Abotsanitzen salatu du herriko errenta handiena dagoen auzoan gutxiago ordaintzen dela, eta hori EAJren erabaki politiko baten ondorioa izan dela. “Eta ingeniaritza fiskal honen emaitza? Udalak bi milioi euro baino gehiago jasotzeari utzi diola 2017tik. Ekipamendu publikoetan inbertsioak edota hobekuntzak egiteko erabil zitekeen dirua, alegia. Baina ez, diru hori ez zen kobratu errenta handiei mesede egiteagatik”. 

Gaur egun, HAPO berria garatzen ari dira udal gobernuko kideak. Adierazi dute, bertan “lurzoruaren balio errealaren araberako koefiziente finkatzen” ari direla, “udal-talde teknikoaren azterlan ekonomikoetan oinarrituta”. HAPO berrian 6tik gorako koefizientea ezarriko du Abotsanitzek Golfeko eremuan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.