Alicia Alonsoren saga fantastikoaren bigarren liburua kalean
Abenduaren 15ean, 'Guardianes de Eilen II. La marca de Elorien' bigarren liburuaren aurkezpena egingo du, CBAn.
Alicia Alonso eta Nuria Alzaga gaur goizeko aurkezpenean.Irungo Udala Alicia Alonso idazle gazteak saga fantastikoko bigarren liburua argitaratu du. 13 urteko idazleak Guardianes de Eilen II. La marca de Elorien bere bigarren liburua aurkeztuko du hilaren 16an, CBAn. Gaur egun, DBHko 2. maila egiten ari da, eta ikasketak literaturarekin uztartzen ditu. Nuria Alzagak, alkateordeak eta Kulturako ordezkariak, oso harro dago herrian duten gazte talentua dela eta.
11 urte zituela bere lehenengo liburu fantastikoa idatzi eta ilustratzen bukatu zuen. 2022an, zientzia-fikziozko idazle eta irakurleen arteko topaketa batean parte hartu zuen herrian bertan.
Saga honetan, Elentari printzesa elfoaren abenturak kontatuko ditu, eta bigarren liburuan protagonistak espero ez zuen bisita bat jasoko du. Neska madarikatu bat agertuko da hiri erdian, eta salbatzea eskaini dio anaiak. Misio honek betirako aldatuko du. Laster Guardianes de Eilen saga osoa euskaraz zein gazteleraz egongo da.

