Behobia-Donostiak berdintasunaren saria jaso du
'Gipuzkoako Zaindari' turismo sarien bigarren edizioan, lasterketa herrikoia egitasmo turistiko izendatu dute.
'Gipuzkoako Zaindari' sari-banaketa.Gipuzkoako Aldundia Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako Zaindari turismo sariak banatu ditu. Behobia-Donostia lasterketa herrikoiak berdintasunaren aldeko saria jaso du. “Emakumeen eta gizonen arteko bultzatuko duen turismoaren alde lan egiten duen proiektua da”, adierazi du Azahara Dominguez Aldundiko diputatuak. Lehenengo aldia da berdintasunaren aldeko saria banatzen dutela, Gipuzkoa eremu guztietan zaindu nahi baitute.
Zatoz eta zaindu Plan Estrategikoarekin bat eginez, bigarren aldiz banatu dituzte turismo-sariak. Behobia-Donostiaz gain, beste hainbat proiektu saritu dituzte ekimen turistiko jasangarriak eta berritzaileak direlakoan. Horiek Gipuzkoa erreferentziazko lurralde turistiko bihurtu dute. Sari-banaketa Ficoban izan da.

