Ander Aramendi Europako Kross Txapelketan estreinakoz
Super Amara BAT taldeko atleta Lagoan (Portugal) arituko da 4.450 metroko Europako Kross lasterketa egiten.
Ander Aramendin Hondarribiko lasterketaren garaile.Super Amara BAT Ander Aramendi Super Amara BAT taldeko atleta Europako Kross Txapelketan estreinakoz arituko da. Sanjuandarrak Espainiako selekzioaren deia jaso du, eta Lagoan (Portugal) lehiatuko da. Lasterketa hilaren 14an izango da, eta 20 urtez azpiko lehiaketako 4.450 metro egin beharko ditu.
19 urteko atletak bigarren aldiz arituko da Espainiako selekzioarekin, Temperen (Finlandia) izan baitzen pasa den abuztuan. 8. postuan amaitu zuen 3000 metroko proban. Denboraldi bikainaren opari gisa jaso du deia. 20 urtez azpikoetan berea da 3000 metroko lasterketako errekorra, aurtengo maiatzean lortu zuen Donostiako Miniestadioan.
Bidasoko maratoi erdiko dortsalak agortu dira
Bi hilabete inguru falta direlarik, aurreikusitako 1200 dortsalen langa gainditu dute. Antolatzaileak oso pozik daude, eta 300 dortsal gehiago jarri ditu. Horrela, 1500 parte hartzailerekin itxiko lukete izen emateko epea. Datozen egunetan langa hori lotzea espero dute. 10 kilometroko lasterketan berriz, oraindik ere, izena emateko aukera dute, baina azkar ibiltzea gomendatzen dute.

