Filmak protagonistak izango dira Giza Eskubideen Egunean
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, bi film proiektatuko dituzte Amaia KZn, eta erakusketa bat antolatuko dute CBAn.
Giza Eskubideen Egunean egingo dituzten jardueren aurkezpena.Irungo Udala Giza Eskubideen Eguna hilaren 10ean izango da, eta horrekin bat eginez udalak hainbat jarduera antolatuko ditu. El 47 eta Terra Willy, planeta ezezaguna filmak proiektatuko dituzte Amaia KZn, gazteleraz eta euskaraz izango dira, hurrenez hurren. Bestalde, CBAn Haurrak eta gatazka belikoak. Gerran bakerako hezten erakusketa ikusgai egongo da, abenduaren 15 eta 22 bitartean.
Giza Eskubideen arloko Gorka Alvarez ordezkariak azpimarratu nahi izan du udalak duen duintasunaren, berdintasunaren eta justiziaren aldeko konpromiso irmoa. “Irundarrok ere babestu behar ditugu batzen gaituzten eta gizarte gisa definitzen gaituzten eskubide horiek”.
El 47 filmaren proiekzioa hilaren 10ean izango da 19:00etan, Giza Eskubideen Egunaren egun berean. Pelikula honek 2025eko Goya sarietan pelikula onenaren saria irabazi zuen. Bertan, oinarrizko zerbitzuak aldarrikatzen dira, eta desberdintasun sozialak eta gizarteko bazterketa erakusten dira. Astebete beranduago, hilaren 17an, ordu berean, Terra Willy, planeta ezezaguna filma proiektatuko dute. Pelikula honek dibertsitatea errespetatzea eta aurreiritzirik ez izatea, laguntasunaren garrantzia eta beldurrari aurre egitea lantzen ditu, besteak beste. Familia guztiei zuzenduta dago, eta umorearen, abenturaren eta kolore bizien bidez lantzen dira gaiak.
Bi filmak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da aldez aurretik gonbidapenak lortzea, udalaren webgunearen bitartez edo Luis Marianoko turismo-bulegoan lortu daitezke.

