Sojaz egindako kandelak sortzeko tailerra, Erdiguneko Haurtxokoan
'Familia eta lagun' programaren baitan kokatzen da, eta familiek aukera izango dute kandelak sortzeko abenduaren 13an.
GazteARTEanek antolatu duen Familia eta lagun programa amaierara heldu da. Hori ospatzeko sojaz egindako kandelen doako tailerra antolatuko dute abenduaren 13an, Erdiguneko Haurtxokoan. Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea, eta udal webgunearen bitartez egin beharko dute. 10:30ean hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du.
Familia eta lagun 4 eta 11 urte bitarteko haurrei eta euren familiei zuzenduta dago, eta 2026an ekainera bitarte, hilean behin jarduera bat antolatuko dute. Familian aisialdiaz gozatzeko espazioa sortzea nahi dute jarduera hauen bitartez. Datozen hilabeteetan yoga, sukaldaritza eskolak, ur kirolak, tailerrak eta bizikleta ibilaldiak antolatuko dituzte.

