CBA liburutegia itxita, datorren ostiralean
Irungo Nazioarteko Xake Open topaketa dela eta, liburutegia itxita egongo da.
Datozen egunetan, hilaren 5etik 8ra, Irungo Nazioarteko Xake Open topaketa egingo dute CBAn. Hori dela eta, Udalak jakinarazi du liburutegia datorren ostiralean, hilaren 5ean, itxita egongo dela. Xake topaketak nazioarteko profesionalak batuko ditu.
Bidasoa Xake Taldeak antolatutako topaketa honetan estatuko eta atzerriko lizentziadun 120 jokalari profesionalek parte hartuko dute. Lehenengo partidak ostiral arratsaldean izango dira, eta larunbatetik astelehenera bitarte goizez eta arratsaldez ariko dira. Sari banaketa astelehenean, hilaren 8an, izango da, 19:30ean.

