'Arima bilutsiak' argazki erakusketa, Kabigorrin
Joseba Olaskoaga 'Baxerri' argazkilariaren erakusketa datorren ostegunetik urtarrilaren 10era egongo da ikusgai.
Joseba Olaskoagak, Baxerrik, argazki erakusketa bat aurkeztuko du Kabigorrin. Arima bilutsiak erakusketa desira sakon batetik jaio da. Erakusketa Kabigorrin ikusgai egongo da, datorren ostegunetik, hilaren 4tik, urtarrilaren 10era arte.
Argazkilariak gorputza paisaiarekin bat egiten duen erretratu biluziak erakutsiko ditu. Gizatasunaren eta naturaren arteko elkarrizketak dira. Kameraren aurrean biluztea konfiantza eta askatasun ekintza bat da. Proiektu hau gorputzaren, identitatearen eta naturarekiko loturaren ospakizun bat da.

