Uso populazioen beste errolda bat egingo dute
Azkena 2015koa da, eta 50 metroko erradioaren barruan 69 estaziotan egingo du ikerketa Udalak.
Irungo Udalak uso populazioen beste errolda bat egingo du, populazioak identifikatzeko eta haien dentsitatea kalkulatzeko. Lanak 2026ko martxotik ekainera izango dira, eta aurreikuspenaren arabera, hamabi laginketa saio egingo dituzte. Horiek aurrera eramateko 50 metroko erradioaren barruan 69 estazio lokalizatu dira.
Usoen azken errolda 2015an egin zuten, eta lan hau animalien ongizateari buruzko ordenantza berriaren barruan dago kokatuta. Ikerketaren emaitzak datorren urrian argitaratuko dituzte, eta zenbaterainoko eragozpenak sor ditzaketen estimatzea da helburua. Behin azterketa eginda, beharrezkoak izanez gero, uso populazioak kontrolatzeko neurriak hartuko dituzte.

