'Trainerak', Dokuirun programaren azken proiekzioa
Dokuirun zinema dokumentalari buruzko programaren azken proiekzioa izango da, hurrengo ostiralean CBAn, 19:00tan.
'Trainerak' dokumentalaren portada. Irungo Udala Telmo Iragorriren Trainerak dokumentalak itxiko du aurtengo Dokuirun programa. Azken proiekzioa datorren ostiralean izango da, hilaren 5ean, CBAn, 19:00tan. Proiektu honek arraunaren historia kontatzen du, jatorritik hasi eta emakumeen arrauna lehiaketa ofizialetan sartu arte. Proiekzioaren aurkezpenaz gain, mahai ingurua ere egingo dute.
Kultura zerbitzuak antolatzen duen programa honek gai sozialak jorratzen ditu, ekoizpen hibridoen eta esperimentalen bidez. Egin berri diren dokumentalek aurkezteko aukera dute, eta horien inguruko solasaldiak antolatzen dituzte.
Trainerak dokumentalak Orio, Arraun Lagunak, Hondarribia, Donostiarra eta Tolosaldea taldeek Kontxako Banderan egindako urratsak kontatzen ditu. Tentsio handiko egunak izan ohi dira, eta patroiek eta entrenatzaileek ahaleginez eta itxaropenez betetako beren istorioak kontatuko dute. Euskal gizartearen bihotzean dagoen kirol zirraragarri baten jatorria eta mugarriak ere erakutsiko ditu.
Dokumentala ikusteko sarrerak eskuragarri daude 5,50 euroan, eta Udalaren webgunean, Luis Marianoko turismo-bulegoan edo zentroko txarteldegian eros daitezke.

