Pertsonen bizimodu independentearen eredua hizketagai, Palmera Monteron
Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, mahai-ingurua antolatu dute datorren asteazkenean, 18:00tan.
Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren aurkezpena.Irungo Udala Datorren asteazkenean, hilaren 3an, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, pertsonen bizimodu independentearen ereduari buruzko mahai-ingurua antolatu dute. 18:00tan hasiko da Palmera Monteroko 5. arteoan, eta Agifes, Aspace, Atzegi, Aurreratu, Elkartu, Gautena, Goyeneche Fundazioa eta ONCE elkarteek parte hartuko dute.
Honen helburua pertsona guztiek modu independentean bizitzeko eta bizimodua aukeratzeko duten eskubidea gogoratzea, ikusaraztea eta aldarrikatzea da. Irungo Udalak pertsona horiei hainbat baliabide eta laguntza-lerro eskaintzen dizkie: dirulaguntzak, lokalen lagapena eta irisgarritasuna hobetzeko proiektuak, besteak beste.
Aurkezpen ekitaldian, Josu Iguiñiz Gizarte Ongizateko ordezkariak azpimarratu du lanean jarraitu behar dutela pertsona guztien berdintasuna aitortzeko. “Eskubide horrek berekin dakar kolektibo horrek komunitatean bizitzeko behar dituen laguntza guztiak jasotzea”, adierazi du.

