Gabonetako Krosa, inoiz baino jendetsuagoa
1.000 dortsalen langa datozen egunetan gainditzea espero dute, hiru aste falta direlarik.
Iazko Gabonetako Krosa Gabonetako Krosa gorriz markatutako data izan ohi da korrikalarientzat, aurten ere, abenduaren 20an herriko kaleak korrikalariz lepo egongo dira. Hiru asteren faltan, 800 parte hartzailek dagoeneko beren dortsala dute. Antolatzaileek 1000 dortsalen langa ezarri dute, eta espero dute hurrengo egunetan langa horretara iristea. Dortsalak hartzeko epea oraindik zabalik dago.
Bost kilometrotako ibilbideaz gain, etxeko txikienek ere euren lasterketa izango dute. Horiek emango diote hasiera aurtengo edizioari 15:30ean, eta ondoren, 16:45tan helduen txanda helduko da.

