Bizikleta bidai bat Hego Amerikara
Beñat Aizpurua Vazquezek 'Zure abenturaren bila' programaren harira, bizikletaz egindako bidaia aurkeztuko du.
Hego Amerikan egindako bizikleta bidaia.Irungo Udala Kultura Arloak antolatutako Zure abenturaren bila programaren barruko beste saio bat egingo dute ostegun honetan, hilaren 4an, Amaia KZn. Beñat Aizpurua Vazquezek Hego Amerikan barrena egindako Bizikleta bidai bat aurkeztuko du. Saioa doakoa izango da, eta 18:00tan izango da. Saioaren iraupena ordubetekoa izango da, proiekzioa eta gonbidatuaren hitzaldia barne.
Zure abenturaren bila bidaia programak gonbidatuen bizipen eta esperientziak biltzen ditu, abentura eta desbentura guztiekin. Bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzte proiektuok, irudien bidez. Askotariko esperientziak kontatu dituzte hainbat saiotan, hala nola, Antartikara egindako espedizioak, mendi garaienetara eta leku hurbilagoetan egindako irteerak.

