Ahazteko asteburua Txingudi errugbi taldearentzat
Zaisa Txingudik 59-26 porrota jaso du Iruñean, eta Biok Txingudik partida zaila izan du Getxon, 63-3 galdu du.
Iruñea eta Zaisa Txingudiren arteko partida.Txingudi Errugbi Taldea Txingudi Errugbi Taldeak asteburu zaila izan du Iruñean eta Getxon. Zaisa Txingudik ezin izan zuen Iruñeako taldea mendean hartu, eta partida amaierako emaitza 59-26 izan zen. Emakumeek, berriz, alde handiko porrota jaso zuten Getxon, 63-3 galduta.
Zaisa Txingudik hasiera txarra izan zuen, eta hirugarren aldiz jarraian ezin izan ditu igoera postuetatik ibiltzeko behar beharrezkoak dituen puntuak lortu. Atsedenaldiko emaitzari buelta ematea ezinezkoa izan zen, eta Iruñeako taldeak sailkapenean aurre hartu dio.
Biok Txingudi bolada txarrean murgilduta dago. Asteburu honetan, porrot gogorra jaso du Getxon, 63-3 galdu ondoren. Lehenengo zatian izugarrizko pasada eman zieten getxoztarrek, eta bigarren zatian partida parekatuagoa izan arren, ezin izan zuten ezer gutxi egin.

