40 jarduera antolatu dituzte adinekoen espazioetan
'Gabonetan Gogoz' egitasmoaren barruan, adinekoen espazioak dinamizatzeko jarduerak antolatu dituzte abenduan.
Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak adinekoen espazioak dinamizatzeko 40 jarduera antolatu ditu. Bizi Gogoz programak adinekoek jarduerak egitea eta jendartean egotea bultzatu nahi ditu. Jarduerak auzo guztietan izango dira adinekoentzako espazioetan, abenduan zehar.
Josu Iguiñiz Gizarte Ongizateko ordezkariak herritarrak jarduera horietan parte hartzera animatu nahi ditu, belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko. San Tomas egunarekin bat eginez, abenduaren 18an, 10:00etan, Ttipi-Ttapa ibilaldia egingo da Luis Mariano plazatik hasita.

