Mendibil Prestakuntza Zentroa jasangarritasunaren alde
Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen harira, 'Ekonomia zirkularra modelatzen' erakusketan saria jaso du.
Mendibil Formakuntza Zentroa saria jasotzen. Gipuzkoako Foru Aldundia Birziklatutako materiala arte eskultura bihurtzea izan dute xede, lurraldeko hainbat ikastexek. Mendibil Prestakuntza Zentroa BHIP da horietako bat, eta urtean zehar egindako lanak 2000 euroko saria jaso du. Egindako eskulturek askotariko ikuspegiak erakusten dituzte, hala nola, kontsumoari buruzko hausnarketa artistikoa eta naturaren eta industriaren arteko oreka sinbolikoa.
Egitasmo hau Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen baitan kokatzen da, eta Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak balioa eman dio ikasleek egindako lanari. “Ekonomia zirkularra ikasgeletan hasten da, eta eskultura bakoitzak dagoeneko martxan dagoen kultura-aldaketa bat islatzen du.
Sarien ekitaldian egindako lana aintzatetsi da, eta ekimenaren hezkuntza eta komunitate-balioa nabarmendu da. Ekonomia zirkularra apustu estrategikoa da lurralde bidezkoago, berritzaileago eta erresilenteago baterantz aurrera egiteko. Sektore honek, gaur egun, 10.000 enplegu inguru sortzen ditu.
Jendeak ardura izateko eskatzen du Asensiok, eta Hondakinak Prebenitzeko Europako Aste osoak irauten duen bitartean zabalik egongo da eskulturen erakusketa.

