Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Piztu sua, euskarak bere lekua izan dezan

Euskararen Kriseilua Hondarribiko hiru eskoletan banatu da. LH3ko haurrek kriseilu bat eraman dute etxera, eta pizterakoan, familiek euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, bakoitzak ahal duen moduan.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/11/28

Euskararen sua piztuta dago jada Hondarribiko hainbat etxetan. Herriko eskolek, Hondarribiko Udalaren eta Tauparen ekimenez, Euskararen Kriseiluak banatu dituzte haien LH3ko ikasleen artean. «Egitasmo honen bidez, etxeetaraino iristeko ahalmena dugu. Etxeetako euskararen erabilera sustatzeko aukera ederra da», azaldu du Maite Agirre Ena Euskararen Kriseiluaren koordinatzaileak.

Benetako kriseilu bat da proiektuaren oinarria. Kriseilu hori eskolan banatzen diete haurrei. Aurten, berritasun moduan, eta jende gehiagora iristeko helburuarekin, Talaia, Egiluze eta Ama Guadalupekoa eskoletako LH3ko haur, eta beraz, familia guztiei zabaldu zaie parte hartzeko aukera. «Aurten bosgarren aldiz egingo da Euskararen Kriseilua Hondarribian, eta jende gehiagorengana iristeko nahia genuen. Guztira, 138 etxeetara sartu da aurten kriseilua».

Haurrak dira proiektuaren protagonista nagusienak. Haiek sartzen dute kriseilua etxeetara eta haiek pizten dute aldi berean. Kriseiluari su ematerakoan, familiak euskaraz hitz egiteko, edo saiakera egiteko aukera izan behar du behintzat. Agirreren ustez, Euskararen Kriseiluaren gauza garrantzitsuenetarikoa da haurrak izatea denaren protagonista, haiek jartzea egitasmoaren erdigunean. Hondarribiko umeak dira su horren zaintzaileak. «Istorio oso politak iristen zaizkigu honen harira. Adibidez, esan digute badagoela haur bat bere amonari euskarazko ipuinak irakurtzen dizkiona, momentu oso politak sortuz», esan du Agirrek.

Agirreren ustez, sua pizteko momenturik onena familia elkartua dagoenean da. «Familia guztia egongelan dagoenean, adibidez, aukera polita da kriseilua piztea. Izan daiteke denon artean euskaraz hitz egiteko, euskarazko telesailak ikusteko, ipuinak kontatzeko, musika entzuteko… aukera asko daude». Kriseiluak txandaka banatzen dira ikasleen artean, eta Euskararen Egunera arte iraungo du egitasmoak. Sortutako sua ez itzaltzea da asmoa.

Bakoitza bere erritmoan
Haur guztiek D ereduan ikasten dute, baina horrek ez du esan nahi haien ama hizkuntza edo etxean mintzatzen dutena euskara dela. «Aniztasun handia dugu parte hartzaileen artean. Askok euskaraz egiten dute etxean baina beste askok ez», azaldu du Agirrek. Halere, familia guztiek egin dezakete aurrera pauso bat euskararen erabileran. Agirreren ustez, bakoitzak bere helburuak jarri behar ditu, bakoitzaren egoera aztertuta. «Euskaraz egiten duen familia batek agian ordenagailua edo mugikorra euskaraz jar dezake, adibidez. Eta aldiz, euskaraz ez dakiten gurasoek, agian hitz batzuk ikas ditzakete, edo telebista momentu batzuetan euskaraz jarri, aukera asko daude».

Agirrek esan du Euskararen Kriseiluaren helburua ez dela euskaraz hitz egiten ez den etxeetan euskaraz aritzea. Nork bere aurrera pausoak ematea da xedea. «Badakigu etxe askotan ezinezkoa dela euskaraz aritzea. Etxe bakoitzak bere hizkuntza ohiturak ditu, eta hori errespetatu eta mantendu beharreko zerbait da. Baina era berean, haurrek euskaraz ikasten dute, eta badute hizkuntza eskubidea, euskaraz egitekoa».  

Egitasmoaren helburu handienetariko bat da euskaraz dakiten familiek erabileraren garrantzia ulertzea. Horregatik, ohitura sortzea bilatzen du egitasmoak. «Hizkuntza ohiturak erraz galdu daitezke. Horregatik, ezinbestekoak dira horrelako egitasmoak, euskara ez dadin soilik eskolako hizkuntza izan, haurren eta euskararen etorkizunerako».

Euskararen Egunean ekitaldi berezi bat egingo dute. Berriz ere, haurrak izango dira protagonista. Suaren zaindari titulua emango zaie. Horrez gain, kontzertuak eta ipuin kontalariak izango dira, eta familiek bidalitako argazki eta bideoak proiektatuko dituzte.

Hondarribiko Euskal Jaiak. Egitaraua.

  • Gaur (ostirala). 20:00etan, Itsas Etxean, Anton Abadia: Dublinetik Hendaiara ikuskizuna (3 euro).
  • Bihar (larunbata). 10:00etan, Abadia gaztelura bisita gidatua (autobusa 09:15ean aterako da Sabin Aranako geltokitik); 14:30ean, Ballestanea jatetxean, bertso bazkaria Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxerekin (35 euro); 18:00etan, Itsas Etxean, Gipuzkoar Erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa.
  • Abenduak 3, Euskararen Eguna. 18:00etan, Itsas Etxean, kriseiluaren ekitaldia eta Lore Jokoen 100. urteurreneko jarduera.
  • Abenduak 8. 19:00etan, Itsas Etxean, Karmele filma (4 euro).
  • Abenduak 13. Egun osoan zehar, Itsas Etxean, Euskal Liburu eta Disko Azoka: liburu eta diskoekin postuak eta bestelako emanaldi asko izango dira; arratsaldean, Hondarribiko Olinpiaden barruan, euskara proba.
  • Abenduak 14. 12:00etan, herrian zehar, kantu jira Bentazaharreko Mutiko Alaiekin; 18:00etan, Kultur Etxean, Bordari-Satarka literatur lehiaketaren 40. urteurrenaren ospakizuna eta 2025eko sariak banatzeko ekitaldia.
  • Abenduak 17. 19:30ean, Itsas Etxean, Iñigo Muguruzaren omenezko Zorionak Iñigo! kontzertua Bele eta Matah-rekin (5 euro).

Erlazionatutako edukiaEuskal Jaiak, 100 urte beranduago
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.