Ertamerikako komunitateen kasuak izango dituzte hizpide CBAn
Bizitza Jokoan 2 erakusketa jarriko dute, eta abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra ikusgai egongo da.
Erakustaren aurkezpena.Mugarik gabe Ertamerikako Giza Eskubideen eta Naturaren Eskubideen urraketen hiru kasu dokumentutako ditu Mugarik Gabek CBAn egingo duen erakusketan. Gabonak direla aprobetxatuta, abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra bitarte ikusgai egongo da erakusketa.
Garaiotan pertsonen bizitzak, lurraldea eta eskubideak jokoan daude, eta irudiek erresistentzia eta borroka erakutsiko dute. Erakusketako ilustrazioak Zoiartze Puentek artista gazteak egin ditu.
Klima eta zibilizazio krisiek agerian daude, eta erakusketa honetan Ertamerikako hiru kasu dokumentatuko dituzte. Guatemalako El Estor: asmo txarreko kontsula; Honduraseko Guapinol ez da ibaia bakarrik; eta, Mexikoko Tarahumara Mendilerroa: eskubideak defendatzea bizitza jokoan jartzea denean izango dira hizpide izango dituzten kasuak.
Erakusketak kubo eta tamaina desberdinetako panelekin osatutako zortzi egitura ditu. Bertan, lurraren defendatzaileek eta kolektiboek aurrez aurre duten jazarpen eta zaurgarritasun egoera irudikatzen dute.

