Plaiaundiko erronka solidarioak bost urte bete ditu
Ekimen honek Plaiaundi LHIIren balio nagusiak islatzen ditu: prestakuntza gizartearekiko konpromisoa eta lankidetza.
Plaiaundiko ikasleak erronka solidarioaren emaitzen aurkezpenean. Plaiaundi LHII Plaiaundi LHIIko garraio eta logistikako goi mailako zikloko 2. mailako ikasleek erronka solidarioaren bosgarren edizioko emaitzak aurkeztu dituzte. Proiektu honek elkartasuna, ikaskuntza eta gizartearekiko konpromisoa uztartzen ditu.
Bosgarren edizioan Zaporeak, Haurralde Fundazioak, Kaleko Afari Solidarioak, Gipuzkoako Elikagaien Bankua eta Hiritarron Harrera Sarea izan dira parte hartu duten GKEk. Bertako ordezkariek gazteek gizartean duten konpromisoa goraipatu dute, baita irakasleek egindako lana ere.
Maialen Lopez Plaiaundi LHIIko zuzendariak azpimarratu duenez, ikasleek GKEn eguneroko lana kontuan hartu dute, elikagaien bilketa kanpaina baten diseinu eta exekuzioaren bidez. Ekimena Irun osoan zabaltzeko aukera azterzen ari dira.

