Irunvik Txenperenea eremuko urbanizazio-proiektua onartu du
Txenperenea eremua garatuko dute, eta bertan 850 etxebizitza eraikiko dituzte, gehienak babes ofizialekoak.
Txenperenea urbanizatzeko proiektuaren aurkezpena.Irungo Udala Irunviko administrazio-kontseiluak Txenpereneako eremua urbanizatzeko proiektua onartu du. Bertan, 850 etxebizitza eraikiko dituzte. Gehienak, etxebizitza publikoak izango dira, hau da, babes ofizialekoak %80 izango dira, 663 guztira. Eremua garatzeko eta etxebizitzak eraikitzeko Plaiaundiko kirol-instalazioak lekualdatuko dituzte hara.
Irungo Udalak Plaiaundiko atletismo eta errugbi kluben eskaria beteko du. “Txenperenea eremua garatzea helburu nagusia da, agendan gorriz markatuta dugu. Plaiaundin aritzen diren kirol klubei erantzun bat eman nahi diegu, eta nola ez, etxebizitzaren arazoari modu integralean heldu ere”, adierazi du Cristina Laborda alkateak.
2023ko abenduaren 29an Txenperenea eremua hiri antolamendu berria onartu zuen Udalbatzak. Babes ofizialeko etxebizitzen eta etxebizitza libreen parke berri bat sortuko da, eta Altzulegarre baserriak ez du kalterik izango. Alai Txoko parkea eta Egiluzeko zuhaiztia konektatzeko ekipamendu publikoak ere egingo dituzte.

