PSE-EEk sei milioiko zuzenketak aurkeztu dizkio udal aurrekontu proposamenari
Udal gobernuak 408.000 euroko balioko bederatzi onartu dituela onetsi, baina beste guztiak alboratu dituela salatu du PSE-EEk.
Udal aurrekontuen bozketan abstentzioaren alde egingo du PSE-EEk. Hondarribiko PSE-EEk 6,1 milioi euroko balioa duten zuzenketak aurkeztu dizkio udal gobernuak (Abotsanitz eta EH Bildu) landutako udal aurrekontu proposamenari. Horien helburua, sozialisten hitzetan, Hondarribia bidezkoago, iraunkorrago eta pertsona guztiek tokia izan dezatela da, “defendatzen dugun anbizio eraldatzailea eta herritarrak udal-ekintzaren erdigunean jartzeko”. Hainbat partidatan banatuta aurkeztu ditu PSE-EEk zuzenketa horiek, eta jakinarazi du udal gobernuak horietatik bederatzi onartu egin dituela, 408.550 euroko balioa dutenak: “Pozik gaude horregatik. Inbertsio horiek udalerriko hainbat esparrutan hobekuntza zehatzak eta beharrezkoak egiteko aukera emango dute”.
Alta, sozialistek uste dute euren proposamen zerrendatik 4,7 milioiko balioa duten besteak kontuan ez hartzea “tamalgarria” dela. Haien ustez hiriarentzat garrantzitsu diren egitasmoak alboratu ditu udal gobernuak, “mugikortasun, etxebizitza, irisgarritasun, hezkuntza eta kirol, enplegu edo gizarte-kohesio arloko proposamenak baztertu dira”.
Beraz, adierazi du udal,gobernuaren proposamenak “funtsezko eremuetan” ekimenik ez dutela, hala nola etxebizitza arloan, mugikortasunean, aparkalekuetan, auzoen hobekuntzan edo zerbitzu publikoetan. “Horregatik, gure proposamen askori erantzunik eman ez zaienez, proposamen horiek defendatzen jarraituko dugu etorkizuneko kreditu-aldaketetan. Hori guztia dela eta, udal aurrekontuen bozketan abstenitu egingo gara”, amaitu dute.Hondarribiko PSE-EEk landutako zuzenketa proposamenen informazio zehatza izateko, joan haien webgunera.

